Silvia
Just another WordPress.com weblog

IDAZLANA

              Duela hiru urte Iván ezagutu nuen. Ni parke batean nengoen, eta bera bere lagunekin ailegatu zen. Futbol partidu bat jokatu genuen, eta horrela ezagutu ginen. Ile beltza du, eta begi marroiak. Ez du gorputz fina, ezta lodia ere, sasoian dagoela ikusten da. Gainera, egun hartan zeraman arropa itxura ona ematen zion gorputzari, nahiz eta kirola egiteko arropa izaten. Behin baino gehiagotan oso dotore janzten da. Oso umore ona du, eta bromen aldetik, hoberena da. Besteei dibertitzen daki, eta besteekin barre egitea gustatzen zaio. Asteak etorri azteak joan, elkarrekin konfiantza gehiago genuen, eta oso ondo konpontzen ginen elkarrekin. Arazo bat nuenean laguntzen zidan, oso prestu zen nirekin, eta niregan, ere konfiantza osoa jarri zuen. Ikusi bezain laster mutil harroa eta ez zitzaiola ezer importa iruditu zitzaidan, baina benetan, sorpresa hartu nuen. Oso mutil ona da, eta beti irribarre bat du ahoan. Denborarekin pertsona ona dela erakusten dit. Oraindik sorpresak ematen zaizkit, izaeraren alde, baina beti onerako. Oso lagun onak gara eta ondo sentitzen naiz berarekin. Nire lagun onena da, eta asko gustatzen zait!

No Responses Yet to “IDAZLANA”

Leave a Reply